Bizkaia Talent

News

PRESTIK 2014

Loading Map....

Date/Time
2014/11/25 - 2014/11/26
10:30 am - 7:00 pm

Location
Euskalduna Jauregia

Categories No Categorías


HELBURUAK

Enpresen, heziketa zentroen eta herri erakundeen “topalekua” izatea, gazteen lanaren etorkizuna bideratzeko, Bizkaian dauden lan, enpresa-sorkuntza eta heziketa programa guztiak ezagutaraziz.

Sektoreko profesionalei deialdia egitea, Bizkaiko lan-heziketa eta enpresa-sorkuntzaren egoerari eta joerei buruzko jakintza sortzeko eta ezagutarazteko.

NORK ETORRI BEHAR DU AZOKARA?

Pertsona gazteek, Bizkaian haien esku dauden lanbide eta lan garapenerako aukeren berri izan nahi badute.

Enplegu, prestakuntza eta ekintzailetza sektoreko profesionalek, sektorean dauden berrikuntzen egunean egon nahi badute.

Pertsona ekintzaileek, negozio ideia garatzeko edo enpresa proiektu bat abiarazteko edo finkatzeko orientazioa nahi badute.

ZER BULTZATUKO DUGU III. EDIZIO HONETAN?

ZER NABARMENDU BEHAR DA AZOKA HONETAN?

  • LANBIDE HEZIKETAKO LANBIDEEN ERAKUSKETA: Erakustoki zona handi batean aurkitu eta frogatu ahal izango ditugu,Bizkaian Lanbide Heziketan aurkitzen ditugun profesioak.
  • AHOLKULARITZA MAHAIAK: Lan aholkularitza eskeiniko da negozio ideiak dituzten gazteentzat. Bisitatzen gaituztenak euren kontsulta, materian aditu den kontsultore batekin batzartzeko aukera izango dute.
  • ELEVATOR PITCH LEHIAKETA: Gaztea zara, ekintzailea, ideia berri bat edo enpresa berri bat duzu eta horiek garatu eta bultzatzeko inbertsiogileak aurkitu nahi dituzu? Bidai bat saritzat irabazi nahi duzu Silycon Valleyra, munduko teknologiaren gune nagusia ezagutzeko? Eman izena Elevator Pitch lehiaketan, eta inbertsiogileen epaimahaia konbentzitu eta zure enpresa proiektua onena dela sinetsarazi!
  • STAR UP ACADEMY: Azokaren presentzia aprobetxatu ahal izango duzu zure negozio idea forma har dezan. Horretarako 3 aholkulari eta Euskal enpresetako 20 adituen laguntza izango duzu enpresa proiektu bat burutzeko.9 tailer espezializatuei esker lortutako enpresa proiektu hori, epaimahai baten aurrean aurkeztu beharko duzu eta izugarria izango den saria irabazteko aukera izango duzu.
  • LAN POLTSA: Lan bila bazabiltza, begiratu lan eskaintzen poltsan eta eman izena. Lehen hautaketan aukeratzen bazaituzte, Prestik azokan bertan elkarrizketa egingo dizugu, zuzenean!
  • GELA TEKNOLOGIKOAK: Zure sormena frogatu berrikuntza teknologiko eta robotikoekin esperimentatuz.
  • IKASTETXEETAKO TALDEEN BISITAK ETA JOAN-ETORRIAK KUDEATZEA: ikasle guztiak Prestik azokan egotea nahi dugu. Horretarako, ikastetxeen lana erraztuko dugu: geuk antolatuko dugu bisita, eta autobusetan etortzea ahalbidetuko dugu. Zerbitzu hau eskatzeko azokako idazkaritza teknikoarekin harremanetan jarri besterik ez duzue egin behar; telefonoa: 944.189.055

ANTOLATZEN DU: Bizkaiko Foru Aldundiak (B.F.A.)
HARREMANETARAKO: Prestik´14 azokako idazkaritza teknikoa Telefonoa: 944 189 055 info@prestik.net

We recruit, engage and retain talent in the area of Bilbao-Bizkaia, Basque Country.

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Join us:

I am a professional I am an organisation
Our partners Our partners BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×