Bizkaia Talent

Albisteak

Euskal profesionalen topaketa Londreseen 20.09

LONDRESEN, ALDUNDIAK EUSKADIKO 13 ERAKUNDE ETA ENPRESA JARRIKO DITU HARREMANETAN ONDO BAINO HOBETO PRESTATUTAKO 84 PROFESIONALEKIN

  • Bizkaia:talent-ek Networking Profesionalaren Zortzigarren Jardunaldia antolatu du Londresen, eta automobilgintzaren, aeronautikaren eta informazioaren zein komunikazioaren teknologien sektoreak izan ditu helburu.
  • Ekimenean parte hartu duten profesional gehienak (%77,6) Erresuma Batuan bizi diren euskal herritarrak dira, eta Bizkaira itzultzeko eta euren lan-ibilbidea bertan garatzen jarraitzeko orduan nolako aukerak dituzten jakin ahal izango dute.
  • Besteak beste, honako erakunde hauek parte hartu dute jardunaldian: ACICAE, AIC, CIE AUTOMOTIVE, Gestamp, GAIA, Vicomtech-IK4, Innovalia, HEGAN, SENER, ITP eta Tecnalia Research & Innovation.

Bizkaiko Foru Aldundiak, bertako Ekonomia Sustapen Sailak bultzatutako bizkaia:talent elkartearen bidez, networkingeko jardunaldia antolatu du Londresen. Bertan, Euskadiko 13 enpresak eta erakundek Erresuma Batuan bizi eta ezin hobeto prestatuta dauden 84 profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izango dute. Bizkaia:talent-ek Europan antolatzen duen zortzigarren jardunaldiari esker, Bizkaiak eta Euskadik nolako aukerak eskaintzen dizkieten jakingo dute profesionalek, euren lan-ibilbideak garatzen jarraitu dezaten eta erakunde parte-hartzaileek inguruan bizi diren talentuekin lotune profesionalak ezarri ditzaten. Bestetik, gure lurraldeko giza kapitala handiagoa eta hobea izan dadin, talentua erakartzeko, geratzeko eta inplikatzeko ematen dituen zerbitzuak eta jarduerak ere aurkeztuko ditu bizkaia:talent-ek.

Networkingeko jardunaldiak honako sektore hauek izango ditu helburu: automobilgintza, aeronautika nahiz espazioa eta informazioaren zein komunikazioaren teknologiak. Topaketa bi zatitan egongo da banatuta. Lehenengoan, aurkezpenak egingo dira, hau da, klusterrek, enpresek eta zentro teknologikoek gaur egun eta etorkizunari begira lantzen ari diren proiektuak azalduko dituzte. Era berean, lan-ibilbidea Bizkaian eta Euskadin garatzeko orduan nolako aukerak dauden ere emango dute jakitera, baita epe labur-ertainari begira ezin hobeto prestatutako langileak kontratatzeko orduan nolako premiak egongo diren ere. Bigarren zatian, ordea, profesionalen eta enpresen arteko elkarrizketak egingo dira, euren kezkak eta interesak partekatu ditzaten.

%75 baino gehiago, euskal herritarrak
Larunbateko jardunaldian parte hartuko dutela baieztatu duten profesional gehienak (%77,6) Euskadiko Autonomia Erkidegokoak dira (eta erdiak, Bizkaikoak); %18,8, estatuko beste erkidego batzuetakoak; eta gainerako %3,6, beste herrialde batzuetakoak.

Parte-hartzaileen profilei dagokienez, 25 aeronautikaren sektorekoak dira (euretako %11k doktoretza egin dute); beste 28, informazioaren eta komunikazioaren teknologietakoak (euretako %55ek master bat egin dute gutxienez); eta 31 profesional, automobilgintzaren sektorekoak (ia-ia guztiak ingeniariak dira, eta %50ek baino gehiagok graduondoko ikasketak egin dituzte).

Jardunaldian parte hartu duten erakundeek ere hiru sektore horietan garatzen dute euren jarduera. ACICAE, AIC, CIE AUTOMOTIVE, Gestamp eta Tecnalia R&I automobilgintzako profesionalekin batzartuko dira; GAIA, Vicomtech-IK4, Innovalia, Tecnalia R&I, AddItOut eta Fidenet, informazioaren zein komunikazioaren teknologietako profesionalekin; eta HEGAN, Tecnalia R&I, ITP eta SENER, aeronautikaren arloko talentuekin.

Zortzigarren topaketa horri esker, emigratutako 340tik gora profesionalek eta ikertzailek behar besteko aukera izan dute, Bizkaian honako arlo hauetan nolako proiektu berritzaileak garatzen diren zuzen-zuzenean jakiteko: automobilgintza, energia, aeronautika eta espazioa, telekomunikazioak edo biozientziak.

Britainia Handiko erreferentzia-zentroetarako bisitaldi antolatuak

Networkingeko jardunaldia egin baino lehen, bizkaia:talent-ek Automobile Intelligence Centerrentzako (AIC) bisitaldi gidatua antolatu du, gobernu britainiarreko Catapult programan parte hartzen duten zentroetako bat ezagutzeko. Bisitaldiak bi ordu iraungo du, gutxi gorabehera, eta parte-hartzaileek Bristoleko National Composite Center ezagutu ahal izango dute hobeto, baita lankidetzarako eskaintzen dituen aukerak ere.

Modu berean, Elektronikaren eta Informazioaren Teknologietako Klusterrak (GAIA) Future Cities zentroa bisitatzeko aukera ere izango du. Smart Cities kontzeptuaren barruan dago kokatuta, eta Catapult programan ere parte hartzen du. Bisitaldi horren osagarri, GSM Elkartera egingo da beste bat, eta, bertan, klusterrarekin egon ziren enpresek Smart City kontzeptuarekin lotutako ekimena ezagutu ahal izango dute, Connected Living, alegia.

Londresen bizi eta ezin hobeto prestatuta dauden profesionalentzako topaketa

Larunbatean, networkingeko jardunaldia antolatzen den leku berean, bizkaia:talent-ek Londres inguruan bizi diren euskal herritarrak elkartuko ditu, euren egoera zein den eta nolako kezkak dituzten jakiteko eta gure elkartea zertan datzan azaltzeko.

Talentua erakarri, eutsi eta lotzen dugu Bilbo-Bizkaiko eremuan, Euskadin

Be part of the largest highly professional Network connected to Bilbao - Bay of Biscay and the entire Basque Country

Sartu:

Profesional bat naiz Organizazio bat naiz
Gure laguntzaileak Gure laguntzaileak BBK BEAZ CICBioGune Universidad de Deusto Bizkaia.net Tecnalia Idom ITP Sener EHU Iberdrola Mondragon Corporation
×
×